XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Telebista badugun arren, ez zait asko gustatzen.

Nahiago izaten dut kanpoan jolastea.

Bero egiten duenean, Rositak galtza motzak eta kamiseta jazten ditu.

Baina neguan, txandala eta jertsea erabiltzen ditu.

ROSITA

Handitan, bulego batean lan egin nahiko nuke, dirua kontatzen.

Perth bisitatzea ere gustatuko litzaidake.

Nire maistra han izan zen eta Perth-i buruzko gauza pila bat kontatu zigun.

Dena den, nahiago nuke hain eraikuntza handirik ez balego, ume txikiak erortzeko arriskuan daudelako.

Munduan zerbait aldatu ahal izango banu, etxe handi guztiak txiki bihurtuko nituzke.

Mitchell andereñoa Perth-era joan zenean, nire izena idatzita daraman estutxe hau erosi zidan.

ESKOLARAKO ORDUA

Goizeko zortziak puntuan jotzen du eskolako txirrinak, umeei sartzeko ordua dela adierazteko.

Rositari asko gustatzen zaio irakurtzea, marraztea eta batuketak egitea.

Eskolan bazkaltzen du eta gehien gustatzen zaion janaria saltxitxak dira.

Nik ez dut zapatarik.

Hemen ez ditu inork erabiltzen eta batzuetan hanka azpian min hartzen dugu, baina hori ez da maiz gertatzen.

MARRAZO BELDURGARRIAK ETA KARRAMARRO IHESKORRAK

Rositari gehien gustatzen zaizkion animaliak Australiako mendebaldeko pinguinoak eta fokak dira.

Rositaren denborapasarik onenetakoa, hondartzan korrika ateratzen diren karramarroei jarraitzea da.

Beldurra ematen dioten bakarrak itsasertzetik hurbil dabiltzan marrazoak dira.

Batzuetan, zikloi handiak izaten ditugu.

Zuhaitzak sustrai eta guzti ateratzen dituzte...

Aldegin arte etxean sartuta egon behar dugu.

Gabiny izeneko fruitu hauek, inguruko zuhaitzetan hazten dira.

ROSITAREN LAGUNAK

Hona hemen Rositaren lagunak: Jessica eta Carla.

Egun osoa ezkutaketan eta saskibaloian jolasten pasatuko lukete.

Rositaren eskola

Rositaren koadernoa

Ikasturte honetan zirkoari buruzko gauza interesgarriak ikasi ditugu.

Izugarri gustatuko litzaidake ikustera joatea.

ZANPA

Mendian aurkitzen dituzten elikagaiei mendiko zanpa deitzen diete australiarrek.

Rositak eta senideek mendiko tipulak ateratzen dituzte jateko.

Muskerraren antzekoa den wangala eta indioilar basatiak ere jaten dituzte.

Rositari gehien gustatzen zaizkion janariak, oilasko zopa era arrautzak txigorkiekin dira.

Damper ogia

Mendiko tipula